48280 taldea Baga Bigara batu da

Bizkaie! 2026-01-29 08:16   Musikea

Entzun hemen Karibe abestia.

48280 taldea Baga Bigara batu dau. Lekeition sortua, parkean hasi ziran rapa egiten, kuadrilla ugari alkartu eta herri mobimentua sortzeko helburuagaz. 

Blesz, KArzu, Lil, Ox, Ruizma TxoronBeats dira taldekideak. Euskeraz egindako proposamen fresko eta indartsua buztartzen dabe: kale-energia eta juergarako giroa. Euren asmoa ondokoa da: ondo pasetea eta ahalik eta urrunen heltzea. Arabere gehiago, inprobisazino be jorratzen dabe.

Proiekzino handiko taldea da, esaterako, Bilboko Kafe Antzokiak emondako kontzertu bietan sarrerak agortu ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu