Bengo taldeak 'Hemen Gaude' abestia kaleratu dau
2026-01-26 11:01 MusikeaEntzun hemen.
Belharra diskoaren arrakastearen ostean, Bengok Hemen Gaude abestia kaleratu dau: proposamen barritu, atrebidu eta personalagaz. Hemen Gaude single barriak inflexino puntua markau dau taldearen ibilbidean, euskera soinu urbano, moderno eta nazinoartekoa buztartuz.
Abestiak errealidadeari aurrez aurre begiratzen deutson gazte baten bizitea erakusten dau: etorkizunaren ziurbakotasuna, aukeren faltea, denporearen joan-etorria eta egungo gizarteak ezartzen dituan erronkak.
Sendosound Estudiosen grabau eta produzidu dau abestia Densok. Artistea eta produktorea alkarlanean ibili dira lanean, sustraiak galdu barik, soinu freskoa sortzeko. Urbanoa, garaikidea eta euskerea izan ditue ardatz.
Hemen Gaude Grindn Radion kaleratu da, musika urbanoko erreferentziako hedabide nazinonalean. Halanda be, Bengok irailean kaleratuko dau lan barria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
