2026/01/30 19:00

Bilbon, Bidebarrieta Kulturgunean. | Ikus-entzunezkoak

'Hauspoa & Tunela' dokumentalaren estreinaldia.

19:00

Iñaki Pinedo eta Gorka Hermosa dokumentalaren gidoilari eta zuzendariak aurkezpenera joango dira, Toti Martínez de Lezea idazleagaz eta Kepa Junkera musikariagaz batera. Laurak izango dira proiekzinoa amaitu eta ondoren egingo dan barriketaldian protagonista.

Hauspoa & Tunela lanak kontetan dau 1859an, Madril-Paris trenbideko obrei esker, italiar langile batek jotako akordeoi txiki bat heldu zala Zumarragara, musika ezezagun horreek inguruko panderetera tradizionalen antxinako soinuagaz buztartzea ahalbidetu eban hazia.

Italiar hori (Juan Bautista Busca) bizi izan zan etxetik metro gitxira, 1920an, Euxebio tabernan, lehen trikitixa talde egonkor ezaguna sortu zan: Zumarragako Trikitixea, gaur egun be jardunean jarraitzen dauena eta 1924an trikitixearen lehen diskoa grabau ebana (Columbia Records).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu