Zabalik Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketarako izen-emotea

Bizkaie! 2026-01-23 12:42   Bertsolaritzea

Zezeilaren 8ra arte emon ahalko da izena.

Egiar Otegi izan zan lehengo urteko irabazlea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Badator XLVI. Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketea. Betiko lez, Gipuzkoako Bertsozale eta Ikastolen Alkarteen artean atondu dabe: lehenengoak bat-batekoaz arduratuko da eta bigarrena, Bertsopaper lehiaketeaz.

Idatzizkoa

Aurten atal bi izango ditu idatzizkoak, edadearen eta lanak jorratzeko eraren araberakoak: bata presentziala eta bestea online (DBH 3 tik batxilergoko 2. mailara).

Izen-emotea presentziala, hemen.

Izen-emotea online, hemen.

Bat-batekoa

Bat-bateko txapelketan, barriz, 14-18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dabe. Ondokoa da egutegia:

- Kanporaketak:

  • Martiak 18, eguaztena: Altzo.
  • Martiak 18, eguaztena: Oñati.
  • Martiak 27, barikua: Legazpi.
  • Martiak 27, barikua: Usurbil.

- Finala:

  • Apirilak 24, barikua: Azpeitia.

Ondokoak izango dira kanporaketetan egin beharreko lanak:

  • Hasierako agurra (gura dan neurrian).
  • 4 oinak emonda, 8ko txikian bertso bat.
  • Binaka/hirunaka, gaia emonda, 8ko txikian bina bertso.
  • Binaka/hirunaka, gaia emonda 3na kopla.
  • Bakarka: punturi erantzuna eta gaia emonda bertsoa (gehienez 5 puntuko neurrian).
  • Amaierako agurra (gura dan neurrian).

Finaleko lanak barriz, ondokoak:

  • Hasierako agurra (gura dan neurrian).
  • 4 oinak emonda, 8ko txikian bertso bat.
  • Binaka, gaia emonda, 8ko handian bina bertso.
  • Binaka, gaia emonda, 8ko txikian bina bertso.
  • Bakarka: puntu biri erantzun eta gaia emonda bertsoa (gehienez 5 puntuko neurrian).
  • Amaierako agurra (gura dan neurrian).

Bat-batekoan parte-hartzeko izen emoteko galdetegia bete beharko da zezeilaren 8a baino lehen.

Izen-emotea, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu