'Lehen distira' kantua dakar Basaki taldeak

Bizkaie! 2026-01-23 08:52   Musikea

Leioako rock taldeak disko barria grabauko dau aurten.

Basaki. Erretratua: David Gandara. | Ikusi handiago | Argazki originala

Basaki taldeak 30 urteko ibilbidea beteko dau 2026an. Leioako rock taldeak disko barria grabauko dau aurten baina III euren aurreko lanari agur esateko, Lehen distira disko horretako kantuaren bideoklipa grabau dabe Endika Martinezek (Sherpa Produkzinoak) gidatuta.

Basaki rock taldea 1996an sortu zan eta ordutik ehundaka kontzertu eskaini ditu.

Talde bizkaitarrak hiru disko kaleratu ditu (Esperantzaren zain, Baga Biga 2006; Egunero hasten da, Elkar 2011; eta III, 2020).

Hurrengo lana grabetan hasi dira dagoeneko eta aurten kaleratuko ditue kantu barri horreek.

Basaki

  • Iker Herrero, gitarristea eta abeslaria.
  • Alfonso Rodriguez, batería.
  • Natxo Velez, bajistea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu