Eskafandra taldeak 'Pospoloa' aurkeztu dau

Bizkaie! 2026-01-20 07:46   Musikea

Silitia taldeko Ibai Silicatoren kolaborazinoagaz sortutako txinpartea.

Eskafandra taldeak bere azken singlea kaleratu dau: Pospoloa, Silitia taldeko Ibai Silicatoren ahots eta sormenagaz egindako kolaborazino berezia. Abestiak poparen freskotasuna, elektronikearen indarra eta jantzearen energia buztartzen ditu, entzulea mobimentuan jarri eta berehala harrapatzen dauen giro hipnotikoa sortuz.

Berbak metaforaz beteta datoz: Pospoloa iraultza txiki baten hasierea da, gure eguneroko inertziak astintzeko lehen txinpartea. Eta antifaza, barriz, kontraesanak ezkutatzeko jantzia, gure benetako arpegia gordeten dauen sinboloa. Abestiak duda, errealidade gordina eta optimismo faltsua jantza-pistara eroaten ditu, erritmo bizi eta kutsakorrera batuta.

Kolaborazino honek uniberso musikal bi batzenn ditu: Eskafandrearen estilo propioa eta Silitiaren ikutu elektroniko berezia. Emoitzea? Energiaz betetako pieza originala, entzulea jantzan jarri eta pensarazoten dauena

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu