Euskal Herriko Orkestra Barrokoa sortu dabe
2026-01-16 12:37 MusikeaLehenengo kontzertua zezeilaren 26an izango da, Bilboko Arriaga Antzokian.
Euskal Herriko Orkestra Barrokoa sortu dabe. Galdakaoko Torrezabal Kulturetxean egingo ditu lehen entseguak eta lehen egonaldia artistikoa. Orkestrea, Euskal Herriko eta kanpoko musikari bikainez osotuta dago, baita musika barrokoaren interpretazinoaren munduan formetan dagozen gazteez be.
Zezeilaren 26an, Bilboko Arriaga Antzokian (sarrerak) eta 28an Donostiako Kursaalen (sarrerak) aurkeztuko dabe Masquarade ikuskizuna. Kontzertuan, barrokoko konposatzaile onenek (Purcell, Marais edo Lully) sortutako pieza eta jantza apartak interpretauko ditue. Horreezaz gan, Zuberoako aratusteen espresinoa dan Maskaradako hainbat jantza eta doinu eskainiko ditue.
Kontuak kontu, euren lana bertatik bertara ezagutzeko eta entzuteko aukerea izango dogu urtarrilaren 20an, Torrezabal Kulturetxean, arratsaldeko 20:00etan.
Horreezaz gan, Orkestreak eta Galdakaoko Udalak zezeilaren 26an, 19:30ean, Bilboko Arriaga Antzokian izango dan Masquarade kontzerturako autobusa atonduko dau joan gura dabenentzat.
Musikariak
- Helena Zemanova, kontzertinoa.
- Maite Larburu, Saioa Alonso, Pablo Arévalo, Miren Zeberio, Berta Ares, biolin barrokoak.
- Iñigo Aranzasti, Mau Ziemkiewicz, biola barrokoa.
- Urko Larrañaga, txeko barokoa.
- Giulio Tanasini, zango-biolea.
- Roger Azcona, kontrabaju barrokoa.
- Inés del Río, tiorba eta gitarra barrokoa.
- María González, klabezina.
- Vicente Parrilla, moko-txirulea.
- Miriam Jorde, oboe barrokoa.
- Quim Guerra, fagot barrokoa.
- Dani Garay, perkusinoa.
- Mixel Etxekopar, txirulea, ttunttuna eta ahotsea.
- Enrike Solinís, lautea eta zuzendaritza artistikoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
