Maskak taldeak 'Ez naizena' abestia kaleratu dau

Bizkaie! 2026-01-16 10:58   Musikea

Entzun hemen.

Maskak taldea lau hilabeteko atsedenaldiaren ondoren bueltau da. Halanda ze, Ez naizena izeneko abestia aurkeztu dau. Lan horretan, elektro soinuak buztartzen ditue, taldearen izaera esperimentala agirian itxiz.

Horrezaz gan, aurkezpen kontzertua be iragarri dabe: Ezpeletako merkatuan izango da, martiaren 6an. Sarrerak salgai dagoz hemen.

Iparraldeko laukoteak 2024an kaleratu eban lehen diskoa, Buruz buru izenekoa. Ordutik, hainbat plazatan ibili dira, esaterako: HTX Rock Jaialdian, EHZ Festibalan, Bergarako San Martin Jaietan eta Jimmy Jazz Aretoan. 

Fitxa artistikoa

  • Abeslaria: Patxi Cazenave.
  • Gitarristea: Betti Albor.
  • Teklak: Battitt Etchart.
  • Bateria: Thomas Saragueta.
  • Berbak: Aetz Etxart Sarasola.
  • Grabazinoa: Paxkal Etxepare.
  • Nahasketea: Paxkal Etxepare.
  • Masterizazinoa: Simon Capony.
  • Komunikazinoa: Haitian Olhagaray.
  • Management: Bidean Produkzinoak.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu