'Et Incarnatus Orkestra eta Lagunak'
2026-01-16 08:17 MusikeaBerrogeitik gora pieza badira daborduko Iñauterietan alkarteek erabilten daben errepertorioa.
Aitatu errepertoriotik dozena bat doinu hautatu eta moldatzea izan da proiektuaren lehenengo pausua. Doinu horreen jatorria zehazten hainbat lekutan arakatu behar izan dabe.
Moldaketok entzute handiko eta ibilbide oparoa daben hainbat musika sortzailek egin ditue eta dagoeneko grabauta dagoz.
Musika ondarea Sarean jartea da asmoa.
Lantaldea
- Iñar Sastre: Ero etxe.
- Alejandro Saul Martinez: Molinatxo, Casino.
- Xabier Zeberio: Arco Iris/Ortzadar.
- Jon Esnaola: Anis Lurrinak, Kabila, Gure Txokoa, Sukalde Habanera, San Esteban.
- Koldo Tarragona: Ituntxulo.
- Luis Mari Moreno Pirata: Sukalde.
Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Aldundiaren babesa dauka diskoak.
2026ko Iñauterien aurrendari izan nahi dauen kontzertu berezia
Gonbidadu ugari izango dira tartean eta musikaz gan iñaute giroko tipokeriak tartekatuko ditugu, besteak beste, Luis Mari Moreno Pirata, Xabier Leturia, Koldo Tarragona, LaskoTxaranga eta Ikastolako LaskoKorua. ETB1eko Oholtzan programeak kontzertua grabau eta zezeilaren 15ean zaldunita bezperan emoteko asmoa dau.
- Egitasmo honen aurrekari historikoa -
Et Incarnatus Orkestra taldeak 30. sasoia dau lanean hasi zanetik. Bide horretan Tolosako Iñauteriak gai garrantzitsu bilakatu dira musika herrikoiaren barrirakurketearen ikuspuntutik Et Incarnatus Orkestrarentzat.
1997an Felipe Gorritiren -1884 Opereta- oholtzara emon genduan Tolosako Leidorren, iñaute giroan aurkeztua hain zuzen be. Besteren artean Antxon de Pedro musikari herrikoi maitagarria protagonista zalarik eta bakarlari nagusi orduan hasieran egoan Ainhoa Zubillaga soprano gipuzkoarra.
2005ean Elkar diskoetxearen eskutik -Troika Tolosako- Iñauteriak diskoa sortu eta Leidor Antzokian ikuskizun berezia etorri zan.
2014ean Troikas2 kontzertua emotea suertau jakun Tolosako Leidorren eta ikus entzunezko CD bikotxean kaleratu.
2021ean, pandemiaren debekuak gainditu eta Iñaute kontzertua Tolosako Leidorren izan zan urte haretako iñaute ospakizun bakarra, Tolosako Galtzaundi euskera taldeagaz alkarlanean atondu genduan eta ETBko -Oholtzan- programeak eskaini eban. Ordutik urteroko emonkizun bihurtu da.
- Diskoaren aurkezpena -
Et Incarnatus Orkestra eta Lagunak
- Zezeilak 8, domekea, iluntzeko 19:00retan, Tolosako Leidor Antzokian.
- Arontzailea: Urmuga.
- Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia, ETB, Tolosako Udala eta Ataria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
