'Zaku Berekoak' antzezlana, Lautan Hiru jaialdian

Bizkaie! 2026-01-15 12:36   Euskerea berbagai

Antzezlanak zezeilaren 5, 12, 19 eta 26an izango dira.

Badator 8. Lautan Hiru. Guztira, zortzi ikuskizun programauko dira Bilboko Zazpikaleetako bost espaziotan: Bira Kulturan, Cafe Bar Bilbaon, 7Katu Gaztetxean, Kalderapekon eta Euskaltzaindiaren egoitzan hain zuzen be. Egitaraua eta bestelako jakingarriak urtarrilaren 28an egingo dan prentsaurrekoan argituko dira.

Jakina danez, aurtengo Lautan Hirun emongo dan ikuskizunetako bat Gehibat Konpainiaren Zaku berekoak da, antzezlan horrek irabazi dau-eta 2025eko Lautan Hiru laguntzea, Euskaltzaindiak eta Bilboko Udalak antzerki-produkzinoa sustatzeko 2020an sortu ebena.

Euskaltzaindiak atontzen dau Lautan Hiru, Bira Kultura, Tartean Teatroa eta 7Katu Gaztetxeagaz batera. Era berean, bidelagun ditu Euskal Herriko Antzerkizale Alkartea (EHAZE) eta Bilboko AEK. Gainera, Bilboko Udalak babestu dau egitasmoa.

Gogoratu behar da Lautan Hiru antzerki-jaialdia 2019an sortu zala, hain zuzen be, euskerazko antzerkia bultzatu, antzerkilariei plaza barriak eskaini eta Bilboko Zazpikaleetan euskerea eta euskal kulturea sustatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu