Bilboko auzo guztietan familia-aisia euskeraz gozetako aukerea martxan

Bizkaie! 2026-01-15 10:53   Euskerea berbagai

Ikusi eta Ikasi programan izena emoteko epea edegi dabe.



Ikusi eta Ikasi
programea 0 eta 9 urte bitarteko umeentzat eta euren familientzat da eta gaurtik, hilaren 15etik urtarrilaren 29ra arteko epea dago izena emoteko (www.ikusietaikasi.eus edo bilbao.eus).

Programazinoa zezeiletik maiatzera bitartean egiten da, edade-tarte bitan

Bilboko Udalak Ikusi eta Ikasi udal-programan izena emoteko epea edegi dau gaur. Programa horrek uriko auzo guztietan euskerazko aisialdia familian gozetako aukerea emoten dau. Zezeiletik maiatzera egiten da. Danetara, 64 jarduera atondu ditue: Altzoan, olgeta eta abesti saioak, 0 eta 1 urte bitarteko umeentzat -gurasoakaz batera-; eta Familian, sormen-tailerrak 2 eta 9 urte bitarteko umeentzat, honeek be familiartekoaz batera.

Aurten, Makusi programako maskoteak jagoletzearen erdigunean jarriko dau: naturea jagotea, alkar jagotea eta, arabere gehiago, euskerea jagotea. Zezeilaren 12tik maiatzaren 22ra makinatxu bat ekitaldi aurreikusi ditue: 56 tailer eta 8 ikuskizun, aisialdiaz euskeraz gozetako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu