Vicky González eta Sara Castro, Neguan Flamencoren abagunea Getxoko Muxikebarrin
2026-01-15 09:06 MusikeaEguenean, hilaren 15ean, kontzertua; barikuan, BBK Kunan, Perico de Paularen berbaldia.
Vicky Gonzálezen ahotsa eta Sara Castroren gitarrea zuzenean gozetako aukera dago SGAE Fundazinoaren eskutik gaur, hilak 15, iluntzeko 20:30etik aurrera, Getxoko Muxikebarrin (Ereaga Aretoan), Neguan Flamenco zikloaren barruan. Egueneko hitzordua da hori baina barikuan be badago hitzordurik, izan be, Perico de Paula flamenkologoak emakumezkoen historia genero honetan aztertuko dau, aurreko jaurdunaldiko protagonista biak lagun izango dituan hitzaldian); Bilboko BBK Kunan izango da, arratsaldeko 17:00etan.
SGAE Fundazinoak, Euskadiko SGAEren Kontseiluaren bitartez, bost urte bete ditu Bizkaiko uriburua Flamenkoan emakumeek daben eragina ikusarazoten eta dobako eskaintza kultural berezia biztanleriaren sektore guztietara hurbiltzeko egoitza bilakatu nahian. Igaz Muxikebarri Zentroa (Ereaga Aretoa) agertoki barri lez txertatu ondoren, programazinoak Campos Eliseos Antzokiko Kupula Aretoan izan dau oholtza nagusi, Getxoko guneagaz alkarlanari eutsiz.
Era berean, aurten Neguan Flamenco zikloak kalean be izan dau indarra, izan be, hainbat jarduera izan dira programazino ofizialean: zemendiaren 29an, Bilboko Errekalde plazan egindako Flashmob ederra izan zan, uriko jantzazaleak protagonista bihurtu ziralarik Víctor Fernándezek sortutako koreografiari esker; kondekorau egin eben egungo flamenkoaren emakume garrantzitsuenetako bat eta edizino honetako zein aurreko urteetako protagonista izandako Antonia Jimenezentzat (abenduaren 18ko kontzertuaren ondoren); eta, hitzaldi-kontzertua, abestiez gan, azken mende biotan Flamenkoak eta emakumeek izandako lorpen eta bizipen adierazgarrienak ezagutarazo ziran.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
