Badator 'Hitz-Erdiko Kontaketak' euskerazko ipuin laburren lehiaketea
2026-01-14 13:16 Euskerea berbagaiLanak jasoteko epea martiaren 16an zarratuko da.
Lehiaketea ZirtZart Basaurik atontzen dau (Basauriko Udalaren Gazteria Ataleko zerbitzua), Geuria Hego Uribeko herri komunikabidearen eta Elkar Euskal Kulturgintzearen laguntzeagaz. 12-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimen horren helburua da idazmenean interesea dabenen talentua topetea.
Parte hartu gura dabenek mikrokontakizuna idatzi beharko dabe, gehienez be ehun berbez osotua. Atontzaileek ondoko hasierako esaldia emon dabe lanak hasteko: Askotan pentsatu nuen une hartan. Parte-hartzaile bakotxak hautatuko dau haren kontakizunaren gaia. Euskeraz idatzitako lanak baino ez dira onartuko. Urtarrilaren 15etik martiaren 16ra bitartean arukeztu beharko dira lanak, hemen.
Sariak
- Lehen sailkatua: 200 euroko bonua jasoko dau.
- Bigarren sailkatua: 150 euroko bonua.
- Hirugarren sailkatua: 100 euroko bonua.
- Elkar Saria: 150 euroko bonua.
- Basauri Saria: 150 euroko bonua.
Elkar Sarian, 12-17 urte bitartekoen proposamenak baino ez dira kontuan hartuko; eta, Basauri Sarian, herrian erroldatua egon beharko dau parte-hartzaileak. Bestalde, hiru irabazleen lanak (Lehen sailkatua, Elkar Saria eta Basauri Saria) Geuria aldizkarian argitaratuko dira.
Bederatzigarren edizinoa da aurtengoa, eta, orain arte, 1.254 proposamen jaso ditue (89, lehen edizinoan; 83, bigarrenean; 54, hirugarrenean; 203, laugarrenean; 288, bosgarrenean; 149, seigarrenean; 155, zazpigarrenean, eta 233, zortzigarrenean).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
