Julie-k 'Sensibilite' kantuaren bideoklipa aurkeztu dau
2026-01-14 08:57 MusikeaSensibilidadea, sentimendu hain indartsu eta sakona.
Sensibilite kantuak sentiduteko eta bizitzako momentu bakotxa intensidadez biziteko gaitasuna aldarrikatzen dau. Begiraden, irribarreen eta maitasunaren uniberso txikien bidez, sentikortasuna eta desbardintasuna indar bihurtzen dira, epaiketarik bako begirada eta alkartasunaren enkantua gogora ekarriz.
Azalari jagokonez, Sensibilité kantuaren azalak bizia hartzen dau @arteeeetx! artistearen talentuari esker; marrazki honek aniztasunaren eta desbardintasunaren edertasuna sinbolizetan dau.
Lantaldea:
- Idazlea / Musikagilea: Julie Rouault.
- Gitarristea: Xabi Albistur.
- Bajujolea: Raphaël Ferreira.
- Bateria: Pierre Sangla.
- Pianistea: Miren Mey.
- Nahasketak: Paxkal Etxepare.
- Masterra: Basalte Mastering.
- Bideoa: Julien Dizdar.
Eklore
2025eko urrian plazaratu neban lehen diskoa, nire azken urteko emoitzea, nire sustraiak, zalantzak, poza eta sensibilidadearena. Bihotz osoa jarri dot kantu horreetan, frantsesez eta euskeraz, sakon animetan nauena zuei konpartiduteko zehaztu dau Julie Rouaultek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
