Zapatuan izango da azken finalaurrekoa

Bizkaie! 2026-01-13 11:12   Bertsolaritzea

Bardozeko Ezker Paretan.

Bardozera helduko da Xilabaren bidea zapatuan, hilak 17. Saioa, 17:00etan hasiko da Ezker Paretan. 

Ondoko sei bertsolari honeek ibiliko dira:

  • Aitor Servier Etxexuri.
  • Irantzu Idoate Funosas.
  • Karlos Aizpurua Etxarte.
  • Maddi Ane Txoperena Iribarren.
  • Patxi Iriart Hiribarren.
  • Ramuntxo Christy Biscay.

Bardozeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta Donibane Lohitzunen kantetako aukerea izango dau urtarrilaren 31ean. Gainera, saioan bertan jakinko dogu finalean kantauko daben sei bertsolarien izenak.

Gai-jartzailea Ekhi Erremundegi Beloki izango da. Epaile beharretan, barriz, ondoko honeek izango dira: Abel Zabala Elizazu, Maialen Berra Zubieta, Iban Thicoipe, Jon Garmendia Martinez Txuriya, Lur Renteria eta Eneko Bidegain Aire.

Bardozeko ikastolak segurtatuko dau jatekoa eta edatekoa.

Sarrerak salgai

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus loturan eskura daitekez. Egunean bertan, 16:00etatik aurrera, aukerea izango da sarrerak erosteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu