25. Iparraldea Bertan zikloan, Jurgi Ekiza izango da protagonista zezeilaren 3an

Bizkaie! 2026-01-13 09:00   Musikea

Bakarkako bigarren lana aurkeztuko dau: Argitzala.

'Argitzala'. Jurgi Ekiza | Ikusi handiago | Argazki originala

Iparraldea Bertan zikloaren 25. edizinoa 2026ko zezeilaren 3tik 24ra izango da Donostiako alde zaharrean kokatutako Koldo Mitxelena Kultur Etxeko Santa-Teresa komentuaren aretoan. Euskal kultur erakundeagaz lankidetzan atondutako edizino honek lau kontzertu eskainiko ditu. Iluntzeko 19:00retan hasiko diran ekitaldi guziak Kultur Etxeko YouTube kanalaren bidez zuzenean segidu ahal izango dira.

Iparraldea Bertan zikloaren 25. edizinoa

Ipar Euskal Herriko artisten sorkuntzak bistaratzeaz gan, Euskal Kultur Erakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aspaldian atontzen daben Iparraldea Bertan zikloak, gure lurraldearen kultura aberastasuna Hego Euskal Herriko biztanleei ezagutarazotea dau helburu. 

Egitaraua

  • Zezeilaren 3an, - Ekiza - Jurgi Ekiza, Willis Drummondeko kantaria eta gitarristeak, taldearen etenaldi mugabaka erabili dau bere bakarkako bigarren lana isolamenduan atontzeko: Argitzala. Album hori modu berezian aurkeztuko dau: bakar-bakarrik eszenatokian, alde batetik kantu batzuk modu intimista eta gordinean emonez baina bestetik, beste batzuk modu apainduagoan proponiduta. Aukera berezia izango da orduan, disko barri hori zuzenean goztu eta biziteko, baita artistearen ibilbidearen proiektu ezbardinetako kanten moldaketa bereziak primizian entzuteko.
  • Zezeilaren 10ean, Habia taldea - Habia ahots eta musika tresna taldea da. Sorkuntza espazio bat bezela konsideretan dogu kulturan sartutako gazteentzat.
  • Zezeilaren 17an, -Hor Hor- Gure hitzak kantau, barriro kantau... Itxaro Borda, Francis Jammes, Joxean Artze, Manex Lanatua, Jean Giono eta hatsa hartzeko ezinbestekoak jakuzan beste poeta batzuen idatzi ederretatik ekinez, gure Xibero xokoko soinu laborategian ondutako kantu bitxiak eskaintzen ditugu. Ühaitz eta txorien kantuari nahastekoak, lau haizetara eroatekoak, hizkuntzen intimidadean, ahots hutsez baita artetarik kontrabaju eta tekladuak erabiliz.
  • Zezeilaren 24an, -Elimberri- Pantxix Bidart eta Primaël Montgauzík sortu Elimberri ikusgarria kultura ahaide bien arteko topaketea da. Artista biek ezagutarazoten deuskue gaurko harmonian, hareen aspaldiko zuhurtzia gure mundu garaikidean erakutsi nahian. Denporatik kanpo gabiz, supazter xokoan bezela, musikeak, ipuinek, mitoeak, berben eta kantuen goxotasunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu