Ekhi eta Urko Ocaña Laukoteak ekingo deutso Betiko Musika zikloari
2026-01-13 08:12 MusikeaBetiko Musika 2026, urtarrilaren 17tik martiaren 28ra.
Bilboko Udalak Betiko Musika/Música de siempre dakar. 2026ko lehen hilabeteetan sei kontzertu izango dira, musika estilo askotakoak, sarrera librekoak eta gazteei zein helduei zuzendutakoak. Kontzertu guztiak Otxarkoaga auzoko Udaltegian egingo dira, 19:00retatik aurrera.
Kontzertuetara sartzeko, gonbidapenak eskuratu behar dira, www.bilbaokultura.eus web orriaren bidez; eta gonbidapenak, barriz, edukierearen % 20, areto berean, emonaldia hasi baino ordubete lehenago. Persona bakotxak gonbidapen bi eskuratu ahal izango ditu.
Betiko Musika urtarrilaren 17an hasiko da, zapatuan, Ocaña anaien, Keko Galindo perkusionistearen eta Angela Jaurrieta jantzariaren kontzertu flamenkoagaz eta martiaren 28an amaituko da, zapatuan, Habana 537 taldearen musika kubatarraren kontzertuagaz. Aurten, programara talde gazteak batu ditue: zezeilarenn 21ean, zapatuan, Boogie Riders taldeak joko dau, Arrigorriagako blues, rock 'n' roll eta soul konbo batek, eta martiaren 7an, zapatuan, folk musikea eskaintzen dauen Gasteizko Ziza Folks taldeak kontzertua eskainiko dau.
Betiko Musika 2026k be euskal musikearen sustraiak nabarmentzen ditu, Aikopeko taldearen kontzertuagaz, zezeilaren 7an, zapatuan, Kostaldeko koplak, Argi Zamezaren ahotsagaz, euskal kostaldeko euskal musika tradizionalaren aukeraketa bat hurbilduko dauena. Urtarrilaren 31n, Evening Prayer soul musikako hirukotearen txandea izango da. Haren ahots nagusiak, Lidia Insaustik, musika estilo honen nortasuna definidu eben emakumeak omenduko ditu.
Betiko Musika 2026
• Zapatua, urtarrilak 17, arratsaldeko 19:00retan. Otxarkoaga Udaltegia.
Ekhi eta Urko Ocaña Laukotea
Ekhi eta Urko Ocaña anaiek flamenko tradizionala buztartzen dabe sonoridade barriak esploretan dituen konposizino propioaka. Klasikoa, jazza edo musika andaluziarra lako estiloetan dauen prestakuntza zabalak bere proposamena aberasten dau, flamenko garaikide eta integratzailea lortuz. Oraingoan, Keko Galindo perkusino jotzaile moldakorra eta Angela Jaurrieta jantzaria izango ditue lagun.
• Zapatua, urtarrilak, 31, arratsaldeko 19:00retan. Otxarkoaga Udaltegia.
Evening Prayer Trio. Souleko dibak.
Lidia Insausti abeslari, Iñaki Miguel pianista eta gitarristea eta Ibai Ros baterian sortutako proiektu musikal honek, emakumezkoen soularen historian zehar bidaia ederra eskaintzen deusku. Ikuskizunak generoaren sustraiak zeharkatzen ditu bere antzezle garrantzitsuenen bitartez: Aretha Franklin eta Etta Jamesen indarra, Roberta Flacken dotorezia eta Nina Simoneren sakontasuna igarriko doguz. Soularen nortasuna definidu eben emakumeei egindako omenaldia da, hareen ondarea eta egungo musikan itxi daben errastua balioetsiz.
• Zapatua, zezeilak 7, iluntzeko 19:00retan. Otxarkoaga Udaltegia.
Aikopeko. Kostaldeko koplak.
Hirukote honek Argi Zamezaren ahotsa, Aitor Furundarenak jotako akordeoia eta Sabin Bikandiren tanbolina buztartzen ditu. Argi Elantxobekoa da eta itsasoaren presentziak markau dau kantetako modua. Kostaldeko koplak abestiak sentiduteko modu bat da, barruan daroaguzan eta euskal kostaldeko folklorearen parte diran soinuak islatuz, batzuetan tangoaren erritmoagaz eta beste batzuetan pasodoble kutsuagaz nahastauta.
• Zapatua, zezeilak 21, iluntzeko 19:00retan. Otxarkoaga Udaltegia.
Boogie Riders
Arrigorriagako blues, rock 'n' roll, soul konbo bat da. Taldea, Markelek, abeslaria eta gitarristeak, Jokinek, bajista eta bigarren ahotsak eta Mikelek, bateriak osotzen dabe. Bere azken singlea, Who 's Gonna Save Your Soul?, 2026an estreinauko dan El Poder del Silencio filmaren soinu-bandearen parte da. Gaur egun, bere hirugarren albumeko kantu barriak sortzen dabiz eta beti euren zuzenekoa birsortzen dabiz.
• Zapatuan, martiaren 7an, iluntzeko 19:00retan. Otxarkoaga Udaltegia.
Ziza Folks
Gasteizko hirukotea da, Maialen Fernandez, Miren Eeles eta Ane Belen Ruiz dira kideak eta musika klasikoan zein folk musikan trebakuntzea dabe. Folk zelta eta iberikoko kantu tradizionalak bersionetan espezializauta dagoz, euskal, galiziar, eskoziar, bretoi eta irlandar tradizioko doinuak be batzen ditu bere errepertorioak. Kulturen gurutzaketa honetan, taldeak espazio librea topetann dau benetakotasunez eta sensibilidadez adierazoteko.
• Zapatuan, martiaren 28an, iluntzeko 19:00retan. Otxarkoaga Udaltegia.
Habana 537
537 da Habanako telefono-aurrezenbakia de eta, gainera, rona heltzea bereizten daben urteak be badira: 3 urte mojitoetarako, 5 urte deskantsetako, 7 urte betetasunera eta gustura iristeko. Erreferentzia bi horreek definiduten dabe Havana 537ren soinua, Habana Viejako eta Santiago de Cubako musika tradizinoek nabarmen markautaua, afrikar herentziaren oihartzuna be tartean dala. Saltsa, bachata eta guaratxen erritmoak eta melodiakaz buztartutako perkusinoak Kubako musikearen sustraiak irudikatzen dituan talde parebako bihurtzen dabe 2011n sortutako laukote hau.
Betiko Musika / Música de siempre udal-programearen helburua da estilo guztietako kalidadeko zuzeneko musika Bilboko auzoetara hurbiltzea, 2023-2033 Bilboko Kultura Plan Estrategikoan planteautako helburuakaz bat eginez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
