Baxoa Euskaraz, aurrera barik, atzera!
2026-01-13 07:45 Euskerea berbagaiEuskerearen kontra dabiz. Onartezina da.
Ipar Euskal Herriko parlamentarioak eta Euskerearen Erakunde Publikoko ordezkariak esku hutsik urten dabe Pariseko Hezkuntza Ministeriotik.
Datorren bagilean matematikako azterketea izango da Baxoan eta 2021eko erreformearen aurretik Matematikak euskeraz ziranez, Bordaleko Huart errektorearen adierazpen baikorrak entzunik, eta Euskal Herriko delegazinoak Frantziar Gobernuari aho batez Baxoa Euskeraz izan daiten eskatuta, ministroak berak izenpetutako zirkularrak azterketak euskeraz egiteko aukerea eskaintzen dauenez, euskeraz egiteko aukerea izango zala pentsetan genduan baina ez da holan izan: frantsesa, filosofia, berezitasunak, ahozko handia ...eta orain baita 1.eko matematikak bere...
Berbaz aurrera egingo genduala esan euskuenn baina ekintzetan atzerantz goaz, Murgiltzen ereduaren kontra. Euskerearen kontra dabiz. Onartezina da.
Argi eta garbi adierazo nahi dogu, inposaketa barri honi EZ esango deutsagula. Burruka eta mobilizazino ziklo barri batean sartzen gara:
Urtarrilaren 24ean lehen mobilizazino bat egingo dogu. Euskaltzale, familia eta hautetsiei eskatzen deutsegu data hau agendan gogoan izan deien. Elementu gehiago izango dira ondoko egunetan.
Kasu ikastolak kexu!
Hitza hitz !
Azterketak euskaraz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
