2026/01/12 19:30

Donostiako Kursaal Jauregian. | Musikea

2025/26 Denboraldi Sinfonikoa. EUSKADIKO ORKESTRA.

19:30

Rachel Willis-Sørensenek 2020an egin eban debuta Estaduan, Bartzelonako Liceun. Asteon bost kontzertu emongo ditu Euskadiko Orkestreagaz eta bakarlari lez debuta egingo dau lurraldeko orkestra guztietan. Soprano estadubatuarra munduko opera-antzoki garrantzitsuenetan ibilten da, New Yorkeko Metropolitanen eta Municheko Bayerische Staatsoperen egin barri dau eta, Euskal Herritik igaro ondoren, Londresko Royal Opera Housen izango da. Richard Straussen Azken lau Liederrak interpretauko ditu. 84 urte zituala idatzitako lan honek Straussen testamentu musikala sinatzen dau eta biziteari, natureari eta amaierearen onarpen lasaiari buruzko gogoeta poetiko eta musikala irudikatzen dau.

Programa erakargarri honek, gainera, Juan Crisostomo de Arriaga omenduko dau haren heriotzearen 200. urteurrenean. Straussen heldutasun-lanaren aurrean, Arriagaren gazte-talentuaren erakustaldi bikaina izango dogu kontzertuak edegiteko. 14 urteregaz idatzitako Los esclavos felices operearen oberturea joko dau orkestreak.

Erosi sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu