Erromintxelak taldeak 'Nork Erran Eni' izeneko lehen lan luzea aurkeztu dau

Bizkaie! 2026-01-12 10:01   Musikea

Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik dator.

Taldea Arrasaten sortu zan 2021ean, Swing musikearen soinuen tradizinoa eta euskerazko poesia buztartzeko asmoz. Musikari nabarmenak batu eta betiereko musikearen espiritua berreskuratzeko bere ama-hizkuntzan kantuak interpretetako. Lau urte eskasetan zehar taldeak upealako bilakaerea izan dau. 2023an, Esperoan izeneko bideoklipagaz batera, lehen single txalotua argitaratu eta sariak jaso zituen, besteak beste, Huhezinema (publikoaren saria bideoklip onenari) eta Hiriko Soinuak (euskerazko artista onena) lehiaketetan. Zuzeneko bultzatzaile batek Gipuzkoako hainbat gune eta jaialditan parte hartzeko aukerea emon deutse: Kutxa Fundazinoa Kluba eta Glad Is The Day (Donostia), Pasaia Itsas Festibala, San Agustin Kulturgunea (Azpeitia). Swing testuinguruko proposamen interesgarrienetako bat izateaz gan, lan honen edizinoagaz bat eginez, genero horren barruko sensazino barri lez goratzen ditu ibilbide horrek.

Erromintxelak zure uritik igaroten diranean, abestiak ikasten eta jantzan egiten hasi, besterik ez dozu behar.

Erromintxelak

  • Jon García: Gitarriste eta abeslaria.
  • Jokin Vitoria bateria, washboard eta koroak.
  • Aitor Moreno: kontrabajistea.
  • Iñigo Zubizarreta: gitarrista (manoutxe).
  • Daniel Apodaka: bibolinistea.
  • Andoni Aizpuru: saxo sopranoa.

Kontzertua



Nork Erran Eni feat. Irati Bilbao.

Swing Eskola Edegia Little Harlemen eskutik

Eta arratsaldeko kontzertuari begira motorrak berotzeko, BBK Fundazinoak Swing, Lindy Hop, Charleston, Balboa eta bestelako estiloetako eskola edegia atondu dabe eguerdian BBK Salan. Little Harlem – Bilboko Swing Dantza Eskolako irakasleen eskutik, eskola horretan ikasitako pausoak arratsalde berean Erromintxelaken kontzertuan praktikau ahal izango ditue ikaslerik aurreratuen eta ausartenek.

Lortu masterclasserako doako sarrera hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu