2026/01/29 19:00

Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. | Aurkezpenak

'Majareta', Juan Manuel Gil.

19:00

Juan Manuel Gilen eleberria oso dibertigarria da, eta ahozkotasuna eta umorea erabilten ditu protagonistearen oinazeak irakurleari transmitiduteko, batzuetan bizitza osoan daroaguzan barruko-martirioak dagozala agirian itxita. Kontakizun eta lekukotza ugarien bidez protagonistearen bizitea azaleratzen da, kontraesanez, erdizkako egiez, beharrezko guzurrez eta ezusteko joan-etorriz betea. Leo Almada, majareta, ezustean aurre-erretiratua da, hogeita hamar urte baino gehiago eskola bateko atezaintzan emon ondoren. Hori dala eta, jazoera kezkagarri baten protagonista izango da, eta kaltetu nagusiak ikastetxeko ikasleak izango dira. Jazoera horren ondoren, emoten dau guztiek badabela zeresana atezainari buruz, haren sekretu attorrezinei buruz, eta auzoko gizonik bakanenetako bat izatearen arrazoiei buruz, nahiz eta gizon on, samur, zuhur eta eskuzabalenetako bat izan.

 

Juan Manuel Gil Almerian jaio zan 1979an.

 

Idazlea eta irakaslea da. Antonio Gala Fundazinoko egoiliarren lehen promozinoko kide izan zan. Bere lehen liburuagaz, Guía inútil de un naufragio (2004), Andaluziako Gazte Poesia Saria eskuratu eban. Ordutik, eleberriak idazten ibili da: Inopia (2008), Las islas vertebradas (2017), Un hombre bajo el agua (2019) eta La flor del rayo (2023), hain zuzen be. 2021ean Liburutegi Laburraren Saria irabazi eban Trigo limpio lanari esker. Gainera, Mi padre y yo. Un western (2012), Argaria saria ekarri eutsona eta Hipstamatic 100 (2014), bizitza eta gaurkotasuna nahasten dituen testuen bildumea be argitaratu ditue.

 

Galder Reguera (Bilbo, 1975) Filosofian lizentziaduna da Deustuko Unibersidadean eta, gaur egun, Athletic Club Fundazinoko Estrategia eta Eragiketen zuzendari lanak egiten ditu. Fundazinoko proiektuaren arduradun nagusia da 2008tik. Gainera, jaialdi bi zuzentzen ditu, bata literaturakoa (Letrak eta Futbola) eta bestea zinemakoa (Thinking Football Film Festival), munduko zinema eta futbol jaialdirik onenetakoa.

 

Streaming bidez jarraitzeko aukerea dago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu