2026/01/27 19:00

Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. | Aurkezpenak

'Las buenas intenciones', Víctor del Árbol.

19:00

Izenik gabeko sikarioa trilogiako azken atala da, Nadie en esta tierra (2023) eta El tiempo de las fieras (2024) lanen ondoren. Urteak ezkutuan igaro ondoren, protagonisteak azken enkargu bat onartu beharko dau aliadu zahar baten heriotzeagaitik. Zeregin hori bete eta gero itxiko dau sikario lana. Aldi berean, Clara Fité 1992an ume biren desagerpenari buruzko ikerketan sartuko da, eta bilaketea gaur egungo jazoerakaz lotuko da. Liburu hau trilogia baten azken puntua da eta atondutako krimena, higiezinen espekulazinoa, Estadu eta Eleizearen sekretuak eta kriptomonetakaz egindako espekulazinoa nahasten diran. Boterea, errua eta bildurra istoria batean alkartzen dira, orduan jazotakoak eta orain lehertzear dagoana lotzen dituana.

 

Víctor del Árbol Bartzelonako idazle bat da, 1968an jaioa.

 

Beronen lana hizkuntza askotara itzuli da, eta erantzun bikaina izan dau Frantzian, 2018an Arteen eta Letren Ordenako zaldun izentau baitzeben. El peso de los muertos (2006) eleberria idatzi dau, Eleberriko Tiflos Saria jaso ebana; La tristeza del samurái (2011), sari ugari jaso dituana; besteak beste, Le Prix du polar Européen 2012, Europako nobela baltz onenari, le Prix QuercyNoir 2013 eta Tormo Negro Saria; Respirar por la herida (2013), Un millón de gotas (2014), Grand Prix de Litαature Policière saria irabazi ebana; La víspera de casi todo, 2016ko Nobelako Nadal Saria; Por encima de la lluvia (2017), Antes de los años terribles (2019) eta El hijo del padre (2021). Bere azken lanak, Las buenas intenciones, Nadie en esta tierra (2023) eta El tiempo de las fieras (2024) lanakaz batera, Izenik gabeko sikarioaren trilogia dalakoa osotzen dau.

 

Kazetaritzan doktore eta Informazino Zientzietan eta Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziau zan Madrilgo Complutense Unibersidadean. Cesar Cocaren kazetari karrera profesionala El Correo egunkariari lotuta egon da eta Ekonomia, Tokiko, Gizartea, Kultura eta Territorios sailetan lan egin dau. Dozena bat libururen egile edo egilekide, Miguel de Unamuno saiakera saria irabazi eban 2006an, eta Euskal Kazetariak saria 2018an. EHUko Kazetaritza irakaslea eta El Correo eta EHUko Kazetaritza Masterreko irakaslea, El Correoko Kultura Gelako zuzendaria da.

 

Streaming bidez jarraitzeko aukerea dago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu