Baigorrin jokatuko da lehen finalaurrekoa
2026-01-07 08:24 BertsolaritzeaUrtarrilaren 10ean, Plaza Xoko gelan.
Zapatuan, hilak 10, bueltauko da Xilaba txapelketea, arratsaldeko 17:00etan Baigorriko Plaza Xoko gelan. Ondoko bertsolari honeek ibiliko dira:
- Elixabet Etxandi Goihenetxe.
- Haira Aizpurua Ibargarai.
- Maddalen Arzallus Antia.
- Miren Artetxe Sarasola.
- Mizel Mateo Sallaberry.
- Nahia Sasco Etxeberri.
Baigorriko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerako, Donibane Lohitzunen, urtarrilaren 31ko finalerako. Beste bertsolariak Bardozeko saioaren puntuazinoaren arabera sailkatuko dira.
Gai-jartzailea Joana Itzaina Malharin izango da. Epaile beharretan, barriz, ondoko honeek izango dira: Abel Zabala Elizazu, Maialen Berra Zubieta, Iban Thicoipe, Jon Garmendia Martinez Txuriya, Lur Renteria eta Eneko Bidegain Aire.
Sarrerak salgai
Sarrerak www.bertsosarrerak.eus loturan eskura daitekez. Egunean bertan, 16:00etatik aurrera, aukerea izango da sarrerak erosteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
