2026/01/06 19:00

Bilboko Arriaga Antzokian. | Musikea

NEOMAK.

19:00

Neomak taldeak bigarren diskoa aurkezteko kontzertua eskainiko dau. Taldekideak trikitixa-txapelketetan ibili ziran lehian. Ostean, Kepa Junkeraren gidaritzapean, Sorginak izan ziran sei urtez. Etenaldi baten ondoren, jaubetu ziran sugarrak biztuta jarraitzen ebala eta euren proiektua sortu eben: Neomak. Ibilbidea meteorikoa izan da. 2022ko udan argitaratutako abesti bigaz kontzertu ugari emon zituen Euskal Herri osoan zehar eta, irailean, lehen diskoa kaleratu ebenen, Estaduko hainbat lekutara eta Frantziako hainbat uritara heldu ziran. AIE zikloan eta WOMEX jaialdian hautatu zituen, Hego Korean eta Japonian zehar ibili ziran eta Boisen (AEB) egiten dan Euskal Diasporearen Jaialdian hartu eben parte.

Neomak emakume gazteak dira (Leire Etxezarreta Learreta, Irati Gutierrez Artetxe, Garazi Otaegi Lasarte eta Alaitz Eskudero Unanue). Lehen diskoagaz euskal antzoki nagusiak bete eta Arriaga Antzokiko publikoa jantzan jarri eben. Bigarrena 2025eko udagoienean merkaturatu dabe eta 2026. urte-hasieran gozau ahal izango dogu euren zuzeneko barriaz.

Beste alde batetik, Neomak taldeak egin dau maiatzaren 12an egingo dan Herri Urratseko kantua, Hor gaude izenekoa. 

Erosi sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu