2025/12/23 17:30

| Jaiak

Olentzero eta Mari Domingi Bilboko kaleetan

17:30

Programazinoa

  • 17:30ean: Olentzeroren eta Mari Domingiren ondoetorria eta agurra, Carlton Hoteleko balkoitik, Moyua plazan.
  • 17:45ean: Olentzero egurrezko bere Pottoka handian jarri eta Arriaga Antzokirako bidean ibiliko da. Mari Domingi izango dau lagun bere Okan, Basajaun bere Trizikloan eta Lamia.
  • 18:30ean: Olentzero, Mari Domingi eta euren lagunak Arriaga Plazara helduko dira. Bertan, Juan Mari Aburto alkateak eta Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Bardintasun eta Jaietako zinegotziak harrerea egingo deutse.
  • 19:00retan: Olentzero eta Mari Domingi Arriaga Antzokiko balkoira urtengo dira, bertan batutako bilbotar guztiak agurtuko ditue, eta, publikoakaz batera, euskal abesti herrikoien errezitaldia egingo dabe.

Jarduera horreek Udalak Gabonetarako martxan jarri dauen #BilbaoGabonak proiektuaren parte dira. Proiektu horren helburua da uriko gune guztietara magia eroatea eta Gabon inklusibo eta bereziak lortzea, publiko guztiarentzako esperientziak eskaintzen eta Bilbo aisia, kulturea eta merkataritzako erreferente bezela finkatuz.

Tradizinoa, jai-giroa, argiztapena eta sorpresak buztartzen dituen jardueren artean dagoz Gabonetako Azokea (Kasilda Iturrizar parkean), Kasilda Iturrizarren Baso Magikoa (Desioen Postontzia, Gabonetako Arcadeak eta Gabonetako sekretua antzezlana barruan) eta izotz sintetikodun sei erraileko patinaje-pistea eta txirrista handia. Hori guztia, uria eta auzo guztiak argitzen dituen argiekaz jantzita.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu