Aitor Servier, nagusi Hiriburuko saioan
2025-12-22 07:45 BertsolaritzeaHolan, erabagita geratu dira finalaurrekoetan ibiliko diran bertsolariak.

Hiriburuko La Perle gelan izan da bigarren faseko hirugarren eta azken saioa. Hiriburuko bertso eskolako umeek kantau ditue arratsaldeko lehen bertsoak gabon doinuen giroan. Ondoko bertsolari honeek ibili dira kantuan:
- Aitor Servier Etxexuri.
- Irantzu Idoate Funosas.
- Joanes Etxebarria Martinez.
- Johaine Sarraillet Arrizabalaga.
- Nahia Sasco Etxeberri.
- Ramuntxo Christy Biscay.
Lan puntuagarri guztiak osotu ostean, Aitor Servier izan da puntu gehien eskuratu dituana: 413 puntu. Beraz, Bardozeko finalaurreko bigarren saioan kantuko dau urtarrilaren 17an.
Holan geratu dira saioko puntuazinoak:
- Aitor Servier Etxexuri: 413.
- Irantzu Idoate Funosas: 396.
- Ramuntxo Christy Biscay3: 88.5.
- Nahia Sasco Etxeberri: 386.5.
- Joanes Etxebarria Martinez: 369.
- Johaine Sarraillet Arrizabalaga: 314.5.
Gai-jartzailea Antton Lannes Duhalde izan da. Epaile lanetan, barriz, Ainhoa Sarasua Laskarai, Eneko Bidegain Aire, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Iban Thicoipe eta Ortzi Murua Berra ibili dira.
Hiriburuko herriko etxearen laguntzea izan dau Bertsularien Lagunak Alkarteak saioa atontzeko. Horrezaz gan, Hiriburuko Ametza Ikastolako gurasoak eskertu gura ditue.
Finalaurrekoak, erabagita
Bigarren faseko, Aiherra, Muskildi eta Hiriburuko saioetako puntuaketen arabera, 12 bertsolarik segiduko dabe Xilaba txapelketan.
- Urtarrilak 10, Baigorriko Plaza Xokon.
- Elixabet Etxandi Goihenetxe.
- Haira Aizpurua Ibargarai.
- Maddalen Arzallus Antia.
- Miren Artetxe Sarasola.
- Mizel Mateo Sallaberry.
- Nahia Sasco Etxeberri.
Gai-jartzailea: Joana Itzaina Malharin.
- Urtarrilak 17, Bardozeko Ezker Paretan.
- Aitor Servier Etxexuri.
- Irantzu Idoate Funosas.
- Karlos Aizpurua Etxarte.
- Maddi Ane Txoperena Iribarren.
- Patxi Iriart Hiribarren.
- Ramuntxo Christy Biscay.
Gai-jartzailea: Ekhi Erremundegi Beloki.
Sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
