Aitor Etxebarriazarragak irabazi dau 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketea
2025-12-22 07:46 BertsolaritzeaEtxebarriazarraga gernikarragaz batera, Onintza Enbeitak kantau dau buruz-burukoan.
Bilboko Casillan giroa bero egon da 2025ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean. Eguenerako sarrera guztiak amaituta, 4.700 bertsozale batu dira, zortzi bertsolarien beharrari adi.
Zortzi bertsolariek hainbat ariketa egin ditue. Lehenengo atala amaitu danean, Aitor Etxebarriazarragak eta Onintza Enbeitak jaso dabe puntu gehien batzea eta eurek kantau dabe buruz-burukoan. Puntu erdiko aldea egon baino ez da egon euren artean eta, azkenean, Etxebarriazarragak jantzi dau txapela Arantza Plaza Zamoraren eskutik.
Sailkapena:
- Aitor Etxebarriazarraga Gabiola................1163
- Onintza Enbeita Maguregi........................1162.5
- Txaber Altube Sarrionandia.......................698,5
- Aitor Bizkarra Ruiz...................................694,5
- Xabat Galletebeitia Abaroa........................691
- Jone Uria Albizuri.....................................691
- Oihana Bartra Arenas...............................689
- Gorka Pagonabarraga Agorria....................671
Gai-emoile beharretan Idoia Anzorandia Kareaga eta Igor Menika Bengoetxea ibili dira. Epaileak, barriz, Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar izan dira. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ibili da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
