Oldarraldi judizialaren azken gordintzeari etena jartea da asmoa

Bizkaie! 2025-12-18 13:54   Euskerea berbagai

Abenduaren 27an Miribillan batuko gara.

Euskerearen Egunaren biharamunean, EAEko Auzitegi Nagusiak publiko egin eban Espainiako Konstituzino Auzitegira jotea erabagi ebala Euskal Enplegu Publikoaren Legearen 187.5 artikulua, hizkuntza-eskakizunak arautzen dituana. Egun batzuk aurrerago aitatu auzitegiak, CCOO sindikatuaren helegitea aintzat hartuz, Eusko Jaurlaritzeak onartutako kontratazino erispideak atzera bota zituan, azpikontratautako enpresa pribatuek zerbitzu publikoak eskaintzerakoan euskerearen erabilerea sustatzekoak.

Gaur, hilak 18, Euskalgintzearen Kontseiluko zuzendaritza batzordeak (AEK, Berria, Elhuyar, Elkar, Euskal Herrian Euskaraz, Euskal Herriko Ikastolak, Euskal Konfederazinoa, Errioxako eta Nafarroako IKA eta Taupa Mugimendua) prentsaurrekoa eskaini dau botere judizialaren azken mobimendu horreen motibazino politikoa salatzeko. Era beran, euskaltzaleei dei egin deutse abenduaren 27an Miribillako Bilbao Arena kirolgunea bete eta oldarraldi judizial eta politikoaren kontrako mobilizazinoa izan daiten. Ekitaldiaren inguruko informazino guztia www.pizkundea.eus webgunean dago.

Adierazpen bateratua Idurre Eskisabel idazkari nagusiak eta Manex Mantxola koordinatzaileak irakurri dabe.

Adierazpena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu