'Muga-zerga' urteko berbea hautatu dabe
2025-12-18 11:01 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak eta UZEIk.
Hiztegi arauemoilean muga-zerga eta aduana-zerga jaso ditu Euskaltzaindiak, biak be, atzerriko produktuei aduanan ezarten jaken zerga esangureagaz. Ez da kontzeptu barria, inondik inora. Ekonomiako hiztegietan aspalditik agertuten da eta corpusetan be horren lekukotasun ugari topau daitekez. Horregaitik heldu dira, hain zuzen be, berba horreek Euskaltzaindiaren Hiztegira be.
Dana dan, aurtengo berbakizun nagusietako bat izan dira muga-zergak; batez be, AEBko presidente Donald Trumpen gobernuak mundu mailako ekonomia astindu daben erabagiak hartu ditualako: hasieran, Txinako, Kanadako eta Mexikoko salgaiak izan zituan jomugan eta, ondoren, Europar Batasunekoak eta beste hainbat herrialdetakoak.
Euskal komunikabideetan askoz be gehiago erabili da hiztegiak sinonimotzat dituan esamolde bi horreetako bat: muga-zerga. Beraz, komunikabideetan gitxiagotan irakurri eta entzun dogu aduana-zerga terminoa. Corpusak konsultatzea nahikoa da joera hori barria ez dala konturatzeko, baina esan daiteke aurtengo jazoerek muga-zerga esamoldearen erabilera finkatuten lagundu dabela.
Horregaitik hautatu dabe Euskaltzaindiak eta UZEIk muga-zerga 2025. urteko berbea.
Gogoratu izen biez osotutako berba-alkarte horreek, beste hainbat bezela, marratxoz zein marratxo barik idatzi daitekezala; hau da, muga-zerga eta muga zerga, aduana-zerga eta aduana zerga.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
