Aurten 75 erakunde publiko eta pribatuk jaso dabe ziurtagiria

Bizkaie! 2025-12-17 08:10   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzeak euskerearen erabilerearen autortza ekitaldian emon ditue datuok.

Erakunde publiko eta pribatuek euskerearen kudeaketan eta garapenean emondako aurrerapausoak autortu dira. Hizkuntza Politikako sailburuordea, Aitor Aldasoro, izan da ekitaldian buru eta bertan izan dira Legebiltzarreko Presidentea, Bakartxo Tejeria; Ondoizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua, Nerea Melgosa; Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazinorako zuzendaria, Sonia Rodriguez, eta Herri Administrazinoetan Hizkuntzea Normalizetako zuzendaria, Joseba Lozano, beste erakundeetako hainbat ordezkarien artean.

Aurtengoa ekitaldia hirugarrena izan da 2023ko bagilean erakunde publiko eta pribatuen jardueran eta kudeaketan euskereak dauen garapen-mailea ebaluau, egiaztatu eta autortzeko sistemea arautzen dauen dekretua onartu zanetik. Dekretu horrek “Bikain” kalidade ziurtagiriak arautzen zituan dekretua ordezkatu eban eta ondorioz, Bikain ziurtagiriez gan, beste bereizgarri eta autortza batzuk be banatzen dira, besteak beste, Harrobi diplomak. Helburua euskerearen normalizazinorako pausoak egiten dituen ahalik eta entitate gehienak autortzea da euskerearen normalizazinoa erakunde gehiagotara heltzeko apustua eginez.

Hizkuntza Politika sailburuordeak, Aitor Aldasorok, erakunde publiko zein pribatuen konpromisoa eta lana azpimarratu ditu euskerearen normalizazinoan: badakigu euskerea gure bizitzako arlo guztietara zabaltzea dala gure helburua. Bide horretan, lan-eremuan euskerearen erabilerea handitzea lehentasunezkoa eta estrategikoa izango da eta Lanera proiektuaren bidez zein Bikain eta Harrobi ziurtagiri honee bidez, bide horretan aurrerapausuak emoten jarraituko dogu.

Aurten guztira 75 entitate publiko eta pribatuk jaso dabe ziurtagiria. Igaz 44 izan ziran

Harrobi ziurtagiria (29, igaz 7)

  • Talleres Asca, S.L.
  • AMANE ARROPA DENDA.
  • KOLORE GUZTIAK KULTURARTEKO ELKARTEA.
  • Mitxelena Kooperatiba Elkartea.
  • KONFEKOOP - Euskadiko Kooperatiben Konfederazinoa.
  • OTXE OARSOALDEA TXIRRINDULARI KIROL KLUBA.
  • COLEGIO SAN IGNACIO DE LOYOLA IKASTETXEA.
  • ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEA.
  • DORLAZKA.
  • Club Arabatxo.
  • C.N. JUDIZMENDI I.K. 
  • IDITEK CONSULTORES, S.L.
  • Mutualia (Araba).
  • ORONOZ CONSULTING SL
  • SANTA MARÍA IKASTETXEA.
  • BIZKAIKO EUSKAL JOKO ETA KIROLEN FEDERAKUNDEA.
  • C.D.TENIS ELEXALDE MENDIAN.
  • SEIN Lanabesak, Zerbitzuak, Emaitzak, S.L.
  • Real Club de Tenis San Sebastian.
  • PEDAGÓGICA SAN PRUDENCIO, S.C.
  • AGALEUS.
  • TECNUN Universidad de Navarra.
  • Ambulancias Gipuzkoako zerbitzu orokorrak
  • Bizkaiko Hipika Federazioa.
  • Jovi Automatismos S.L.
  • Itxaslehor Turismo aholkularitza eta kudeaketa.
  • I+med egoitza nagusia.
  • COLEGIO URKIDE IKASTETXEA SCOOP.
  • Nuevas Técnicas Profesionales, S.L.

Oinarrizko Bikain ziurtagiria (9, igaz 5)

  • URGATZI SL.
  • ARGIA FUNDAZIOA.
  • GIKE S.A.
  • COMUNICACIÓN INTERACTIVA ADIMEDIA, S.L.
  • EKOLUR ASESORIA AMBIENTAL.
  • IBARMIA INNOVATEK.
  • BILMAN BUS SL (GOIERRI)
  • HERRIBUS SA.
  • ZIENTZIKASI KOOP ELK TXIKIA.


Erdi-mailako Bikain ziurtagiria (11, igaz 7)

  • KASTORE GEST S.L
  • GARAIA OSASUNERAKO SUSTAPENA SL
  • Bilboko Ingeniaritza eskola.
  • Farmazia Fakultatea.
  • Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza (EHU).
  • Ekonomia eta Enpresa Fakultatea-Sarriko (EHU).
  • Letren Fakultatea (EHU).
  • Arkitektura Goi Eskola Teknikoa (EHU).
  • ASOCIACION SOCIOEDUCATIVA KIRIBIL SAREA.
  • BBK FUNDACION BANCARIA.
  • SUSPERGINTZA.

Goi mailako Bikain ziurtagiria (26, igaz 25)

  • ARTXANDAPE IKASTOLA.
  • EL CARMELO IKASTETXEA.
  • SORKUNTZAREN LURRALDEA SORLAND SL
  • NOAUA! KULTUR ELKARTEA.
  • EAJ-PNV GIPUZKO BURU BATZARRA.
  • LABAYRU FUNDAZIOA.
  • LEARTIBAI FUNDAZIOA.
  • ASOCI DEPORTIVA-CULTURAL TXIMELETA.
  • MATZ-ERREKA.
  • KERLAN S. COOP.
  • ARTEMAN KOMUNIKAZIOA KOOP. ELK.
  • BATZ SCOOP.
  • EH KOM KOOP S
  • FAGOR S. COOP
  • Izarraitz LHII (Azkoitia).
  • Muxikako Udala.
  • Getariako Udala.
  • Zegamako Udala.
  • Zaldibiako Udala.
  • Ondarroako Udala.
  • Errezilgo Udala. 
  • Villabonako Udala.
  • Zeanuriko Udala.
  • Oiartzungo Udala.
  • Lizartzako Udala.
  • Antzuolako Udala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu