Urtarrilaren 15ean zarratuko da Laburbiran izena emoteko epea
2025-12-15 11:05 Euskerea berbagai2025eko martiaren 1etik apirilaren 29ra egingo da.
Laburbira, euskeraz sortutako film laburren zirkuitua da. Helburuak dira euskeraz produziduten jarraitzeko sortzaileen lanak ezagutarazotea emotea eta ikusleei geurean sortutako zinemeaz gozaraztea.
23 urteotan bide arrakastatsua egin dau Laburbirak eta euskal zinemagintzearen erakusleiho konbertidu da. Laburbirak berebiziko garrantzia dau autoreei eta euren lanei ikusgarritasuna emoteko orduan; halanda ze, zirkuito egonkor eta zabala eskaintzen dauen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan be eragiten dau. 2024ko edizinoan, esaterako, 54 herritan atondu ziran proiekzinoak.
Izen-emotea, urtarrilaren 15era arte
Aurtengo Laburbira martiaren 1etik 29ra arte egingo da. Lanak, urtarrilaren 15era arte aurkezteko epea dago.
Laburbiran parte hartzeko film laburrak euskeraz egindakoak, 2025ean produzidutakoak eta 25 minututik beherakoak izan behar dabe.
Izen-emotea, barriz, Laburbiraren webgunean egin behar da (hemen).
Aukeraketa egiteko erispideak
Urtarrileko azken astean aukeratuko dira Laburbira zirkuitoaren 23. edizino honetan herriz-herri eskainiko diran film laburrak. Aukeraketea egiterakoan hainbat erispide izango dira kontuan, ondokoak:
- Publiko guztientzako lanak izatea.
- Sortzaile barrien eta izen handikoen arteko orekea.
- Sortzaileen lurralde eta genero aniztasuna.
- Genero ikuspegia.
- Filmen bestelako ezaugarriak: euskalki aniztasuna, umorea, animazinoa, lan esperimentalak, sensibilizazinoa lantzen dabenak...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
