Bertsolekuak neguko oporraldian Gasteizen
2025-12-12 08:00 BertsolaritzeaEmon izena hemen.

Neguko bertsolekuan izena emoteko epea zabalik dago. Abenduaren 26tik 29ra egingo da bertso abentura hau Izaskun Arrue Kulturgunean. Aurten, lehenengo aldiz, neguko oporraldian euskeraz olgau eta bertsoez gozetako, ingurua eta kulturea hobeto ezagutzeko helburuagaz Bertsolekuak, bertso abentura bihurtuko dira. Gasteizko ume eta gaztetxuek urian gertuko lagun barriak egin, bertso munduan sartu eta ondo pasetako aukera paregabea izango dabe.
Kontuak kontu, abenduaren 26tik 29ra bitartean izango da, goizeko 9:30etik 13:30era arte. Hamar eta hamabi urte artekoei zuzendua izango da. Plaza kopurua mugatua da.
Prezioa 55 eurokoa da gaztetxu bakotxeko (familia-unidade bereko bigarren umea, 45 euroan eta familia-unidade bereko hirugarren umea, 40 €).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
