Arantza Plaza protagonista Hitzetik Hortzeran
2025-12-12 07:45 BertsolaritzeaBizkaiko Txapeldunari txapela jantziko deutso Arantza Plazak abenduaren 20an.

Plaza izango da aste honetan protagonista. Bizkaiko Txapelketako finalaurrekoen errepasoa be egingo dabe domekan, eguerdian ETB1en.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaren atarian, txapeldunari txapela janzteko ardurea izango dauena alkarrizketatuko dabe Hitzetik Hortzeran: Arantza Plaza Zamora. Bizkaiko Bertsozale Alkarteak transmisinoan egindako lana autortu eta eskertuko deutso Arantza Plazari.
2004an hasi zan Bizkaiko Bertsozale Alkartean lanean, ikastetxez ikastetxe, bertsolaritzea erakusten, eta horretan jardun dau 2022an erretiroa hartu arte. Urte horreetan guztietan egindako lanari buruz berba egingo dau, besteak beste, Mirari Martiarenagaz: bertsolaritzea hezkuntza arautuan emoteak dauen garrantziaz, umeek bertsoak egiterakoan barruratzen dituen kontzeptuez edo eskolak emoteko aldatu dan moduaz.
Erretiroa hartuta dagoanaren egunerokoaz be berba egingo dabe Arantzak eta Mirarik eta abenduaren 20an Bilboko Casillan jokatuko dan Bizkaiko Txapelketako finalari begira be jarriko dira. Txapelketa batean lanean ikasten dan guztia be jorratuko dabe.
Bizkaiko Txapelketako finalaurrekoen errepasoa egingo dabe
Abenduaren 20ko finalaren harian, Bizkaiko Txapelketako finalaurrekoen errepasoa egingo dabe aste honetako programan. Zeanuri, Abadiño, Barakaldo, Bermeo eta Markina-Xemeingo bertsoaldiak ekarriko ditue gogora.
Ez ahaztu, Hitzetik Hortzera, domekan, abenduak 11, eguerdiko 15:00etatik aurrera, ETB1en.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
