'Loa eta Laia' marrazki bizidunen 4. denporaldiaren aurrestreinaldia Durangon

Bizkaie! 2025-12-09 10:22   Euskerea berbagai

Bat, bi, hiru eta lau! Doinuak hamalau! izenburuagaz, denporaldi barriak 10 atal izango ditu.

Aurre-estreinaldia atzo izan zan Durangoko Zugazan. Aurreko hiru denporaldietan Loa eta Laia telesail digitalak zazpi milloe ikustalditik gora izan ditu, dagoeneko 4.000 harpidedunak gainditu ditu eta abestiak Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentroetan zabaltzen dira. 
 
Loa eta Laia proiektua

Euskaraz sortutako proiektua da, edade txikiko gazteentzat eta familientzat, eta musikea erabilten dau euskal kultura, eguneroko ohitura eta balio unibersalen transmisino-kanal legez. Josu Bergara musikari eta publizistearen, idearen sortzaile eta musikearen egilearen eta Paul Caballero ilustratzaile eta proiektuaren sustatzailearen idea lez jaio zan eta aurreko denporaldietan izandako emoitza onen eraginez etorri da laugarren denporaldia.

Proiektu honen ardatza musikea eta personaia animatuak dira eta Loa eta Laia dira protagonista nagusiak, Ane Martínez eta Leire Aparicio abeslariak, David Sánchez Damián, egokitzapen eta produkzino musikalaren arduradunak osotzen dabe lantaldea.
 
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu