'Lur', Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio Etxetxipiaren egitasmoa
2025-12-09 09:33 MusikeaPalestinako oihua euskal doinu bihurtzen dan lurraldea.

Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio Etxetxipiaren lan barria plazan dago. Hamabost urte joan dira alkarregaz azken diskoa kaleratu ebenetik eta jazoera berezi baten aurrean gagoz. Hiru urte emon ditue alkarregaz lanean, Lur denporaz eta lasaitasunez sortzen. Hiru urte Gazako minaren oihartzuna entzuten. Maddik bere Lurraz berba egiten deusku disko honetan. Eta gure lurraz berba egitean, ebitau ezina da lur bakoak sartzea. Ebitau ezina Palestinaz berba egitea.
Maila musikalean, Maddi Oihenarten diskorik berezienetakoa da. Kantu bakotxak mundu sonoro propioa dakar. Sinplea bere oinarrian baina konplexua aldi berean, gizakiaren sakonera begiratzen dauena. Hari sekzino ederrak, gitarra elektrikoa, harpea, bateria, elektronika ikutu finak eta bestelakoak dagoz. Bere txikian, disko handi bat. Konposizino eta moldaketa harrigarriak baina pausatuak aldi berean, kantuaren alde beti, Juantxo Zeberiok sortuak.
Olaia Inziarte, Miren Narbaiza eta Julen Achiary lako kolaboratzaileak be badagoz diskoan. Nahasketak, barriz, We Are Standard taldean ezagun egin zan Jon Agirrezabalagaren eskutik etorri dira.
Lur. Tradizinoa eta abangoardia eskuz-esku.
Lur. Patxadaz egindako lan bat, jazoera arraro bat gaurko musika-eszena frenetikoan.
Lur. Palestinako oihua euskal doinu bihurtzen dan lurraldea.
Lili Bat (Maddi Oihenart & Juantxo Zeberio Etxetxipia) ft. Olaia Inziarte, Miren Narbaiza.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
