Maddi Ane Txoperena nagusi Aiherran
2025-12-09 08:15 BertsolaritzeaFinalaurrekoetara sailkatu da Maddi Ane Txoperena.
Aiherrako Denen etxea gelan jokatu da bigarren faseko lehen saioa. Saioa irabazteaz gan finalaurrekoetara sailkatu da Maddi Ane Txoperena.
Aiherrako Denen etxea gelan hasi da Xilabaren bigarren fasea. Lekorneko bertso eskolako umeek bikain emon deutse ondoetorria bertaratutakoei. Irati Alcantarillaren ordez Pettan Prebende ibili da kantuan eta beragaz batera honako bertsolariak izan ditugu oholtza gainean:
- Josu Txoperena Iribarren.
- Karlos Aizpurua Etxarte.
- Maddalen Arzallus Antia.
- Patxi Iriart Hiribarren.
- Pettan Prebende Thikoipe.
- Maddi Ane Txoperena Iribarren.
Lan puntuagarri guztiak egin ondoren, Maddi Ane Txoperena izan da puntu gehien batu dituana: 415.
Holan geratu dira saioko puntuazinoak:
- Maddi Ane Txoperena Iribarren------------------------415
- Maddalen Arzallus Antia--------------------------------414
- Patxi Iriart Hiribarren-----------------------------------408,5
- Karlos Aizprua Etxarte----------------------------------385,5
- Josu Txoperena Iribarren-------------------------------353,5
- Pettan Prebende Thikoipe------------------------------297,5
Gai-emoile lanak Aritz Bidegain Airek egin ditu.
Epaile, barriz, Ainhoa Sarasua Laskarai, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Ortzi Murua Berra, Iban Thicoipe eta Eneko Bidegain Aire ibili. Eta idazkari lanak Mae Laskarai Laganek egin ditu.
Aiherrako herriko etxearen laguntzea izan dau Bertsularien Lagunak alkarteak saioa atontzeko. Aiherrako Beltzuntze alkartea eskertu nahi dogu, ostatua eta taloak eskaini deuskuezalako.
Kontuak kontu, Xilabak bere bideari segiduko deutso eta hurrengo saioa Muskildin izango da datorren zapatuan, abenduaren 13an, Posonpesenea gelan, arratsaldeko 17:00etan.
Sarrerak erosi hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
