2025/10/30 19:00
Deustuko La Fundición Aretoan. | AurkezpenakXXVI. Dantzaldia. 'El movimiento como pensamiento. Una perspectiva científica de la danza' liburuaren aurkezpena.
Liburua Murilloren doktorego-tesirako ikerketetatik sortua da eta Bilboko Espacio Punto de Fuga argitaletxeak argitaratu dau Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalaren laguntzeagaz, hain zuzen be.
Álvaro Murillo flamenko-jantzari extremadurarra da egilea eta berak emongo ditu azalpenak. Edozelan be, Alvaro Murillok eta Jemima Cano editoreagaz barriketaldia egingo dau. Sartzea doban izango da, edukierea bete arte.
Flamenko-jantzaria, sortzailea eta ikertzailea da Murillo, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduko espediente onenaren saria irabazi eban eta Dantzaren Psikopedagogiako eta Interpretearen Tekniketako tituluduna da, Extremadurako Unibersidadearen eskutik. Doktoretzea bertan egin dau, min kronikoa daben personakazn jantzeak dituen eragin fisiko eta zerebralei eta sormen motorrari buruzko tesi bati esker. Doktoretza-ikastaroan jantzari eta osasunari buruz egin dituan ikerketa zientifikoetan zehar, El movimiento como pensamiento. Una perspectiva científica de la danza liburuaren hazia sortu zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
