2025/11/28 20:00

Elorrioko Arriola Antzokian.

Arriolako XXXVI. Jazz Blues Jaialdia. SATXA SORIAZU QUARTET

20:00

Satxa Soriazu pianistea da, formazio klasikoagaz, eta Megadeth talderen Rust in Peace bersionau dau (trash metalaren maisulantzat hartzen dana), jazz instrumentalaren formatuan, kantu bakotxaren riffak jazzaren lengoaia gaurkotuagora egokituz.

Megadethen berezko energia galdu barik, moldaketek jatorrizko bersinoen egitura konplexuak errespetetan ditue baina, aldi berean, muga horretatik iges egitea lortzen dabe inprobisazino libreko atalak edegiz, banakakoak zein taldekoak. Alejandro Mingot gitarristea, Kike Arza kontrabajistea eta Dani Lizarraga bateria izango ditu lagun.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu