2025/11/14 20:00
Elorrioko Arriola Kultur Aretoan.Arriolako XXXVI. Jazz Blues Jaialdia. IOSU IZAGIRRE SEXTET.
Iosu Izaguirre Sexteten lehen grabazinoak, Mingus Moods (Errabal, 2023), arrakasta handia izan eban kritikearen eta publikoaren artean, eta jazza ezagutzen ez eben entzuleak be erakarri zituan. Ilusio (Errabal, 2025) lan barriak sendotu eta sakondu egiten dau proposamen hori: idazkera argiagoa eta emozionalagoa sakar, musikari guztien parte-hartze aktiboa ahalbidetzen daben konponketakaz. Obreak bere garaiko dudak, amesak eta itxaropenak islatzen ditu, ikuspegi itxaropentsu eta baikorra transmiduten.
Iosu Izaguirrek ibilbide moldakorra egin dau orkestratan, zineman eta Iñaki Salvador, Mikel Laboa edo Betagarri lako artistakaz alkarlanean. Izaguirren estiloak hainbat musika tradizino nahasten ditu errepertorio eskuragarria sortzeko. Jazzaren hezkuntzeagaz eta dibulgazinoagaz dauen konpromisoa bere kontzertuetan islatzen da, seikoteak — Izaguirre (kontrabajua), Rubén Salvador (tronpetisea), Pablo Ramos (saxo altua), Asier Iturbe (tronboia), Koldo Uriarte (pianistea) eta Aitor Bravo (bateria) — musika aurreretxirik barik ezagutzeko animetan gaitu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
