Anayet eta Vertice, egun berean igon beharreko mendiak
2025-10-03 10:40 Ibilian-ibilianMagia hutsa, hori da Anayet.
Ohituta gagoz neguko paisajeak ikusten Formigalen, baita eski estazinoak be. Baina, zer egin udan? Argazkietan ikusten dan lez, Anayet eta haren laku preziatua sekulakoak dira, bertatik Transpirenaika bidea ikusten dogu Candanchura igoteko.
Ur gitxi dauka lakuak, halanda be, eskaintzen dauen Midi d’Ossasuren panoramikea ikaragarria da. Jente asko ibilten da, izan be, lakuaren inguruan lo egiten dabe eta goizean goizetik bertatik bajatuten dira eta horregaitik, erakundeak egoerea erreguletan hasi dira
Ordu bi eta erdiko estimazinoa egiten dabe parkekoek Anayeteko eski estazinotik, gero bakotxaren mailaren arabera egokituko da iraupena. Behin, bailaran sartuta, Anayeten berezitasun nabarmenena dan harri gorriaz disfrutau ahal izango dogu. Lakuko bidea hartuta, gora egin eta Anayeteko tontorrera helduko gara. Hori bai, ezkerrera egiten badogu, Verticera helduko gara.
Vertice errazagoa da, bide polita eta arrisku gitxikoa, lasai-lasai igon daitekeana edo korrika. Anayeteko tontor nagusia, barriz, teknikoagoa eta kontuz ibili behar da, izan be, mendiak beti jarten deusku gure tokian. Aurton, inoiz baino jente gehiago dabil mendira prestauta egon barik, beraz, ez dakite non dagoan arriskua. Oso garrantzitsua eta ezinbestekoa da ondo joatea.
Aurrera egitean eta bidean gora eginez, kateak dagozan lehen tarte teknikora pasauko gara. Hemen, jente asko egoten da, beraz, hobe itxarotea, bestela, kateak gehiegi tenkatzen dira eta laguntzinoa baino gehiago arriskua bizi geinke. Holan, hobe paisajeaz gozau eta gure txandearen zain egon. Ondoren, tximinia itxurako hatxen arteko leku estu batetik pasauko gara eta hemen be, adi jente pilaketak badagoz harriak gainera ez botatako eurak bajaukeran. Orain bai, azken txanpan sartu gara Anayeteko tontorraz disfrutetako.
Zelako paisajea! Frantzia, Panticosa, Hechoko bailarea, Nafarroako Pirinioak... danak ikusten ditugu. Magia hutsa, hori da Anayet. Disfrutau!
Beherant goazenean, parez pare dogun Vertice de Anayet izenekoa igongo ditugu. Ederra hori be, ez da hain tenikoa baina harri gorri bereziadago eta solte dagozanez, arriskua egon daiteke. Anayeteko tontor nagusiak, beraz, 2.574 metro ditu eta Vertice mendiak 2.555. Plan bikaina biak batean buztartzea eta barriro be lakura bajatutea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!