Etzakit taldea bueltan dator

Bizkaie! 2025-09-26 09:26   Musikea

2026ko urtarrilaren 5ean joko dabe Oialumen.

1995eko urtarrilaren 5ean emon genduan lehenengo kontzertua Oialume Aretoan, Hernani eta Astigarraga arteko mugan kokatua eta 8 urte aurrerago 2003ko urtartilaren 4an barriro gure azken kontzertua leku berean, Oialumen.

Zortzi urteko ibilbidean Euskal Herriko ehundaka herri ezagutu, maketa bat plazaratu, 850 kontzertu inguru emon eta 1998an kaleratu genduan lehenengo diskoa, -Etzakit-, eta urtebete aurreragho, barriz, -Goiz edo noiz?-, -Zergatik ez- kantua hortxe egoalarik; kantu horrek Gaztea Saria irabazi eban 1999. urtean, eta ordutik belaunaldi baten soinu-banda bihurtu da.

Azken 23 urte honeetan Etzakiteko taldekideok beste hainbat proiektutan buru belarri ibili gara, eta orain jai giroko kontzertu bat emoteko une aproposa dala begitandu jaku, guretzako hain seinalatua dan datan eta hain berezia dan lekuan.

Oholtza gainean batuko gara: Xabi Solano, Jon Mari Beasain, Aitor Zabaleta eta Ander Barrenetxea betiko indar eta sinadura propioa izango dauen kontzertuan!!

Beraz, 2026ko urtarrilaren 5ean ikusiko gara Oialume jantzalekuan.

Zergatik ez?

  • Sarrerak urriaren 1ean (12:00etan) hemen izango dira eskuragarri.
 

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu