Herenegun taldearen 'Atzera Begira' plazan

Bizkaie! 2025-09-25 12:59   Musikea

Irailaren 25ean, Herenegunek Atzera Begira kaleratu dau.

Zortzi abesti dituan diskoa da, taldearen ibilbidean ska eta reggae estiloak jorratzen emon ondoren, taldearen aurrerabidea nabarmena da eta soinau helduagoari eutsiz, pop-rock melodikoa eta musika elektronikoak buztartu ditue.

Urte honetan zehar, Herenegunek hiru abesti aurreratu ditu: Minutu Bat, Ekaitza eta Eraman Nazazu, taldearen norabide artistiko barriaren erakusgarri.

Atzera Begira lanean, Herenegunek gai unibersalak jorratzen ditu: ardurea gaur egungo munduaren aurrean, denporearen joan-etorri atzeraezina edo maitasunaren hainbat forma. Hori guztia tonu melankoliko eta nostalgikoan aurkeztuta, bai letretan bai produkzino musikaletan islatuta.

Diskoa Haritz Harreguyk grabau dau, Borja Antónek produzidutakoa —taldearen heldutasun mailea sendotzen lagundu dauen lana— eta Victor Garcíak masterizau dau. Horrez gan, Idoia Asurmendi eta Marte Lasarte ibili dira kolaboratzaile, abesti bitan zehetasun berezi eta hunkigarriak emonez.

Hirugarren lan honegaz, Herenegunek bere nortasuna berretsi eta soinu uniberso zabalago eta bereziagoa dakar.

Entzun: Aldentzen banaiz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu