Badator 'Ibilkrosa' lasterketa herrikoia

Bizkaie! 2025-09-22 12:48   Euskerea berbagai

Kirikiño Ikastoleak atonduta, irailaren 28an izango da Europa Parkean.

Javi Rey, Haizea Etxebeste eta Amaia Galindez. | Ikusi handiago | Argazki originala

Kirikiño Ikastoleak atonduko dau 2026ko Ibilaldia datorren urteko maiatzaren 31n Bilbon, baina horren aurretik, Bilboko Ikastoleak hainbat ekimen egingo ditu ikasturtean zehar: datorren domekan, irailaren 28an, Sendoa Atletismo klubagaz alkarlanean Ibilkrosa lasterketa herrikoia prestau dau Txurdinagako Europa Parkean.

Aurkezpenean ondoko honeek izan dira: Javi Rey (Sendoa Atletismo Klubeko entrenatzailea); Haizea Etxebeste (Kirikiño Ikastolako burua); eta Amaia Galindez (Kirikiño Ikastolako zuzendaria).

Dorsalak egunean bertan emongo dira Kirikiño Ikastolako Gabriel Arestiko eraikinean lasterketea baino lehen, eta arropak gordetzeko zerbitzua eskainiko da.

Ordutegia:

  • 11:30: Prebenjaminak (2019-2018) → 250 m.
  • 11:40: Benjaminak (2017-2016) → 500 m.
  • 11:50: Kimuak (2015-2014) → 1.000 m.
  • 12:00: Umeak / Kadeteak (2013-2012-2011) → 1.500 m.
  • 12:20: Txikiak (2022-2021-2020) → 100 m.
  • 12:30: Lasterketa herrikoia (2010 eta aurrekoak) → 1.600 m.

Ibilaldiaren alde

Krosa, kirola, euskerea eta jaia buztartzeko aukera parebakoa izango da Ibilkrosa eta parte-hartzeko formulario hau bete behar da. Korrika egiteaz gan, helburuak euskerea kalera atara, ikastolen proiektua edegi eta Ibilaldiaren aldeko giroa sustatzea dira.

Kirikiño Ikastoleak herritar guztiak animau ditu ekitaldiaz disfrutau eta Ibilaldiko erropeagaz parte-hartu deien.

Kamisetak eta bestelako produktuak egunean bertan erosi ahal izango dira Ikastolan, Bil Dendan, eta, jakina, online.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu