'Egin daigun lan euskerea persona guztientzat topaleku izan daiten'

Bizkaie! 2025-09-22 07:40   Euskerea berbagai

Aitor Aldasoro Hizkuntza Politika sailburuordeak 2025/2026 ikasturteari hasierea emon deutso.

Donostian egin da 2025/2026 ikasturte-hasierako ekitaldi akademikoa, euskaltegi, unibersidade, administrazino eta erakundeetako ordezkariak batu dituan ekitaldian; bertan izan dira, besteak beste, euskalduntzean eta alfabetatzean lan egiten daben irakasle, ikertzaile eta desgaitasuna daben personen alkarteetako ordezkariak.

Aitor Aldasoro Hizkuntza Politika sailburuordeak nabarmendu du euskararen erabileran aurrera egiteko ezinbestekoa dala hizkuntzearen ezagutzea eta euskaltegiak dirala bide nagusia: erronkea da euskerara jentea erakartea eta gure komunidade linguistikoan oraindino ez dagozan kolektiboak hurreratzeaa. Euskereak eguneroko hartu-emonetan toki handiagoa behar dau.

Aldasorok Eusko Jaurlaritzeak martxan jarritako neurri zehatzak nabarmenduko ditu: dobakotasun-politikea; egiaztatze inklusiboa; desgaitasunen bat daben personek euren beharretara egokitutako azterketak egin deiezan; teknologia barriak; metodologia malguak: euskaltegiakaz alkarlanean, ordutegi eta formula barriak eskaintzen gabiz.

Sailburuordeak euskaltegien eta mundu akademikoaren zeregina azpimarratu dau: zuon lana ez da bakarrik hizkuntzea erakustea, euskerearen bidez etorkizuneko gizartea eregiten zabizie. Eta gizarte hori anitza da: desgaitasuna daben personak gogoan hartzea nahitaezkoa da, euskerea aukera eta lagun izan deien.

Ekitaldian, gainera, Naiara Berasategi irakasleak berbaldia emon dau pedagogia inklusiboari buruz eta ondoren barriketaldia egin da euskaltegi eta alkarteen artean, esperientziak eta erronkak konpartiduteko.

Amaitzeko, sailburuordeak ondokoa eskatu dau ikasturte barrirako: lan egin daigun euskerea persona guztientzat topaleku izan daiten. Besarkatu daigun euskerea, gure aniztasuna batzen dauen hizkuntzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu