Dantz egitasmoak Euskadi eta Suedia batu ditu
2025-09-19 10:11 MusikeaMusika elektronikoaren bidezko kultura-truke parebakoan.

Hitzordu bi Arrasaten eta Helsingborgetik bertako eta nazinoarteko eszenak konektauko ditue Dantz Point proiektuaren bidez. Nazioarteko lankidetzea, jatorri eta helmuga bietako presentzia artistikoa alkartrukatzen dauena.
Uri bi, eszenatoki enblematiko eta hari gidari bakarra: musika elektronikoa hizkuntza unibersal legez. Dantz Pointek bere mapa internazionala zabaltzen jarraitzen dau, Europako lurraldeen arteko zubi kultural izaerea indartzen daben hitzordu eder bigaz.
Zikloa irailaren 20an hasiko da Arrasaten, Monterrón parkeko anfiteatroan, Dantz Point Arrasate by Laboral Kutxa ekitaldiaga. Euria egingo baleu, Dantz Pointa Biteri Plazako estalkira lekualdatuko da. Sartzea doban izango da, 18:00etatik 02:00etara, eta Euskadiko eta Suediako artistak batuko ditu, bakotxaren elektronika garaikidearen aniztasun sonoroa islatuko dauen line up berezian: BRGS (EH), Fredrik/Darkallies (SWE), Katja Komorebi (SWE) eta Pizky (EH).
Hurrengo astean, proiektua lehenengo aldiz izango da Suedian, Dantz Point Helsingborg ekitaldia, hain zuzen be: irailaren 27an, uriko gune Eder bitan: St. Mary’s Church (18:00–22:00, doban) eta The Tivoli (22:00–03:00, klub formatuan eta sarrereagaz). Nazioartean entzute handiko artistek parte hartuko dabe, besteak beste, Bjørn Svin, Per Hammar edo TechnoTwins-WhoIsWho, baita euskal artistak be: LaMia Mari eta Kapitaina. Guztiek batera alkarrizketa kultural parebakoa sortuko dabe.
Edizino bi horreek posible dira Laboral Kutxaren babesari esker Arrasaten, Arrasateko Udalaren laguntzeari esker, eta Helsingborgeko Udalaren lankidetzeari esker, izan be, suediar artisten bidaia artistikoa Euskadira ahalbidetzen baitau.
Helsingborgeko edizinoari jagokonez, Musika Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta Helsingborgeko Udala dira laguntzaileak, proiektuaren nazinoartekotzea bultzatzen daben aliantza-sarea sendotuz.
Dantz Point barriro bere agertzen da ondarean, komunidadean eta musika elektroniko garaikidean oinarrituta nazinoarteko loturak ehuntzeko kapaz dan proiektu legez.
Gauzak holan dirala, Dantzek esperientzia bereziak sortzen jarraitzen dau leku berezietan, tokiko talentua eta nazinoarteko ahotsak buztartuz, eta bere misino kulturalaren eremua muga
barrietara zabaltzen dau.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!