Bilboko merkatari eta ostalariak animetan ditue euskerea ikasi deien
2025-09-18 11:06 Euskerea berbagaiBiribilko programan izena emoteko epea urriaren 10ean amaituko da.

Bilboko Udalaren helburua da bezero, hornitzaile eta lankideakaz dituen hartu-monetan erabilerea erraztea.
Ikastaroak amaitu ondoren, bagilaren amaieran, matrikulearen kostu osoa bueltauko jake baldintza erraz batzuk beteten dituen ikasleei (eskoletara gitxienez % 75 joan izana (gitxienez 68 eskola-ordu) eta gitxienez maiatzaren 1era arte eskoletara joan izana).
Biribilko webgunean, 688 739 015 telefono-zenbakira deituz edo eskolak emongo diran euskaltegietan bertan emon daiteke izena.
Klaseetara joaten diran personek ziurtagiri personalizatua jasoko dabe, Biribilko 2025-2026 ikastaroan parte hartu dabela ziurtatzeko (beti bere, eskolen % 75era joan dirala bermatu behar dabe).
Horrezaz gain, nahi badabe, doban eskuratuko ditue merkataritzako eta ostalaritzako gaztelania-euskera hiztegiak. Era berean, dobako itzulpen zerbitzua erabili ahal izango dabe (gaztelaniatik euskerara) jentaurreko merkataritza eta ostalaritza-testuak (kartelak) itzultzeko, saltokietan erabili behar diranerako.
Udalak alkarlanean jorratu dau euskerearen erabilerea sustatzeko udal programa hau, HABEgaz eta euskaltegi homologatuakaz, bilbaoDendak alkarteagaz, uriko merkatarien alkarteagaz eta Bizkaiko Ostalarien Alkarteagaz.
Ikastaroak diruz lagunduta dagoz, 90 euroko kostua eta 90 orduko iraupena dabe eta prestakuntza-maila bi eskaintzen ditue: euskera komertzialeko oinarrizko ikastaroa eta euskera komertziala hobetzeko ikastaroa. Eskolak astean bitan emoten dira: astelehen eta eguaztenetan edo martitzen eta eguenetan, 2025eko urritik 2026ko bagilera. Parte-hartzaileek goizeko, eguerdiko edo arratsaldeko ordutegia aukeratu leikie.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!