Herenegun ft. Marte Lasarte (Eraman nazazu), taldearen disko barriaren aurrerapena
2025-09-16 11:09 MusikeaBideo ederra plazaratu dau talde donostiarrak.

Eraman Nazazu irailaren 12an kaleratu da, Herenegun taldearen hirugarren diskoaren aurrerapena, hurrengo asteetan iragarriko dana. Soinu garaikideagoa eta tonu malenkoniatsuagoa erabiliz, abestiak maitasun ezkutua dau ardatz, maitasun gordina, maitasun etsia. Azken abesti horren ostean, hurrengo asteetan disko barria iragarriko dabe.
Abestiak goi-mailako kolaborazinoa dakar: Marte Lasarte. Pello Armendarizen ahots indartsuak eta Borja Antonen produkzinoak emoten deutse singleari holako potentzia eta erritmo itsaskorra.
Eraman Nazazu bideoklipagaz dator Mugaren eskutik.
Azken aurrerapen honegaz, Herenegun taldeak bere hurrengo diskoko hiru kantu argitaratu ditu (2025ean zehar Ekaitza eta Minutu Bat kaleratu dira). Disko honegaz, Bi Mundu eta Zer Dekarren kantuen ostean bere hirugarrena dana, taldeak beste urrats bat emon eta bere rock bereizgarrian hazten jarraitzea da asmoa.
Herenegun taldeak Marte Lasartegaz indarra batu dau Eraman Nazazu kantuan, donostiarren album barriaren azken aurrerapenean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!