IV. DalecandELA Fest irailaren 18tik 21era
2025-09-16 08:10 MusikeaMusikea, tailerrak eta gastronomia batzen dituan jaialdia da, doban.

Getxoko Portu Zaharrean izango dira DalecandELA Fest jaialdiaren laugarren edizinorako jarduerak. DalecandELA alkarteak jaialdiko ordutegi ofizialak aurkeztu ditu eta ELA (esklerosi laterala amiotrofikoa) ezagutarazoteko eta gaixotasun honen ikerketarako dirua batzeko oinarrizko hitzordu bihurtu da. Ordutegiak baieztatuta, jaialdia azken txanpan sartu da, eta musikaz, solidaridadez eta esperantzaz beteriko astegoiena izango da. Getxon izango dira, besteak beste, Iván Ferreiro, Los Zigarros, Coti, León Benavente eta Carlos Ares.
Musikaz harago, DalecandELA Festak lau eguneko egitarau zabala eskainiko du: kontzientziazinorako zein, kirol-jarduerak, umeentzako proposamenak eta gastronomia guneak, guztiak ELAren inguruko sensibilizazinoa indartzeko. Jarduera horreen ordutegiak alkartearen webgune ofizialean dagoz eskuragarri hemen, inork ezer galdu ez daian jaialdi solidario honetan.
Kontzertuak
- Irailaren 18an, eguenean: 20:00etan, Drugos; 21:30ean, Los Toldos; eta 23:00etan, Swingtronics.
- Irailaren 19an, barikuan: 18:00etan Fizzz; 19:15ean, Sotomonte; 20:25ean Susan Santos; 21:45ean, Los Zigarros; 23:30ean, León Benavente; eta 01:15ean Garbayo.
- Irailaren 20an, zapatuan: 13:00ean, Half Nelsons; 14:00etan Moses and The Tablets; 18:15ean, Los Retros; 19:45ean Gari; 21:30ean, Coti, 23:15ean Iván Ferreiro; eta 01:00ean Akatz.
- Irailaren 21ean, domekan: 11:30ean, Mago Oliver; 13:00ean Rock & Kids; 17:00etan, Santi Guzmán; 18:45ean, Carlos Ares; eta 21:00etan Hornies.
DalecandELA
2019an sortu zanetik, DalecandELA alkartearen helburua ELA gaixotasuna gizartearen, erakundeen eta gobernuen aurrean ikusgarri egitea izan da. Horrezaz gan, ikerketarako eta gaixotasuna dabenen bizi-kalidadea hobetzeko dirua batzen dabe, bizitza honetan garrantzitsuena bidea dala zabalduz. Helburu horri eutsiz, alkarteak hainbat ekimen eta jarduera atontzen ditu: erronka solidarioak, hitzaldi motibatzaileak, kirol-probak edo ekintza artistikoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!