2025/09/13 18:30
Bilboko Bira Kulturgunean. | AurkezpenakHamaika Telebistako Musika Zuzenean.
2017 urtean ekin eutsen MusikaZuzenean TB saioari eta urte honeetan guztietan 350 alkarrizketa baino gehiago egin ditue, disko barriak eta Euskal Herriko musika eszenaren lagin bat erakutsiz astero-astero. Denporaldi barriagaz 300. saioa argitaratuko dogu.
Disko barriak izaten dira MusikaZuzenean saioaren jomugea. Gurean jazoten dana islatu nahi dogu, eta zer hobe disko barrien inguruko erreportajeak eginez baino.
Denporaldi barriko lehen atala irailaren 18an argitaratuko da eta hortik aurrera eguenero izango gara zuen pantailetan gaueko 22.00etatik aurrera. Silitia, Ekiza, Chuleria, Joder!, Hartz, Nhil edota Bellum taldeak igaroko dira MusikZuzenean saiotik epe laburrean.
Denporaldi barriaren aurkezpenean, barriz, Gailu eta The Rude Kids taldeen kontzertuak izango dira. Doban.
Informazino gehiago hemen.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!