2026/01/21 19:30

Bilboko Arriaga Antzokian. | Musikea

'50 urte kantagintzan'. GONTZAL MENDIBIL

19:30

Gontzal Mendibilen kontzertua, urriaren 26rako aurreikusita egoana, 2026ko urtarrilaren 21ean izango
dala. Kantautore arratiarraren agendea dala eta aldatu behar izan dogu, momentu honetan hainbat proiektu artistikotan batabil.

Zorionez, Arriaga Antzokiaren eta Gontzal Mendibil beraren arteko konponbideari esker, denporaldi berean egin ahal izango da Arriagan kantautorearen 50 urteko ibilbide musikala ospatzeko kontzertu berezia, hain zuzen, datorren urteko urtarrilaren 21ean, eguaztenean. Gainera, urriko kontzerturako sarrerak erosita
dituenek ez dabe ezelako kudeaketarik egin beharko, horrexek sarrerak baliogarriak izango baitira hitzordu barrirako.

Edozelan be, bateren batek bere sarrerea bueltau nahi badau, lehenbailehen egin daiala eskatzen
dogu: txarteldegian erosi ebenek leihatilan bertan edo Informazino Bulegoko 944792036 telefonora deituz eskatu beharko dabe dirua bueltetako. Sarrerea online erosi eta dirua bueltetea nahi dabenek informacion@teatroarriaga.eus helbidera idatzi beharko dabe eskabidea eginez eta erosketea egiterakoan beren helbide elektronikoan jaso zituen sarrerak erantsi beharko ditue. Dirua automatikoki itzuliko da sarrerak erosteko erabilitako txartelera.

Sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu